2017(e)ko otsaila 21

Cultura Sorda


Otsailak 13an, 12:30etatik 14:00 eta EHU-Escuela Universitaria de magisterio de Vitoria-Gasteiz-en Kulturartekotasuneko minoreko ikasleek gorren kulturari buruzko aurkezpena egi zuten. Haiekin parte hartu zuen Nieves Pérexek, zeinu hizkuntza interpreteak borolbitzeko saioa.

















Aurkezpen honetan gaia batzuk aztertu zituzten:
.- Pertsona gorrak talde sozial minoritario bezala.
.- Zer ulertzen dugu kultura gorragatik?
.- Zeinu -mintzaira hizkuntza bat da? eta abarrak izan dira gure gai interesgarriak.

2017(e)ko otsaila 14

Kulturartekotasuna Mintegia · Seminario Interculturalidad

Urriak 18an, 17:30etatik 19:30etara, eta Aratz aretoan gure Arabako Kulturartekotasuna Mintegiari hasiera eman genion. Mintegi honetan Kulturartekotasuna Hezkuntza, migrazioen gaur egungo egoera Euskadin, harrera prozesoak eskolan, ikasgelan sortzen diren gatazkak nola kudeatu (ikuspuntu kulturala kontuan hartuz), extranjeria legeria, guetizazio arriskua, familien arteko harremanak eta abarrak izango dira gure aztergai. Gure mintegikideek ziur gogoz eta ilusioz hartuko dutela parte sesioetan, beti azpimarratuz kulturartekotasuna hezkuntza ez da bakarrik ikasle etorkinen kopuru handia duten zentroentzako gauza baizik eta zentro guztiontzako XXI. mendeko ezinbestekoa den konpetentzia. Ongi etorriak! A! Gogora ezazue gaur, otsailak 14, gure bostgarren sesioa izango dugula!

Es una idea muy extendida pensar que la Educación Intercultural es tan sólo para los centros que tienen una alta proporción de alumnado de origen inmigrante. Creemos que es un aspecto básico de la competencia social y ciudadana y por lo tanto algo a adquirir por todo nuestro alumnado, ya que tan sólo así podrán ser verdaderos ciudadanos del siglo XXI en un mundo que se dibuja, cada vez más, planetarizado y transnacional. Seguiremos trabajando a favor de una sociedad más inclusiva abordando temas como los movimientos migratorios en Euskadi, la educación intercultural, la gestión de conflictos de índole cultural, etc. Con estas reflexiones comenzó su andadura nuestro seminario el día 18 de octubre. ¡Bienvenidos/as! ¡Ah! ¡Recordad que hoy, 15 de noviembre será nuestra segunda sesión!

2017(e)ko otsaila 12

Mintegia: Emozioak eta Gatazkak· Emociones y conflictos...

Urriak 17an mintegi honi hasiera emango diogu. Ikasgelan eta eskolan sortzen diren gatazkak kudeatzen arituko gara mintegian, beti Hezkuntza Emozionalaren ikuspuntutik. Gatazkaren zikloa, gatazka gainditzeko zenbait irizpide, emozioak, arauak eta mugak, kulturartekotasuna, berdinen arteko tratu txarrak eta, batez ere,  dinamika praktikoak izango dira gure gaiak. Guztiok arituko gara ilusioz eta giro atsegin batean hilabetean behin.  Ongi etorriak! Bostgarren saioa otsailaren 13an izango da!Nuestra primera sesión comenzará  17 de octubre. Trabajaremos, siempre desde la perspectiva dela educación emocional, el conflicto positivo, ciclo del conflicto, las emociones, roles de profesorado y alumnado, normas y límites en aula, perspectiva intercultural, maltrato entre iguales y, sobre todo, numerosas dinámicas prácticas. La superación positiva del conflicto en el aula es una tarea imprescindible para todos los profesionales de la educación. ¡En ello estamos!  ¡Bienvenidos/as!

2017(e)ko otsaila 3

Jardunaldiak 2017 | Praktika onak

Otsailaren 1 eta 2an Vitoria-Gasteizko Berritzeguneek antolatutako “Hezkuntza Praktika Onak 2017” jardunaldietan (ikus programa) Arabako 11 ikastetxeek 300 parte-hartzaileekin partekatu zituzten arrakastako esperientziak, honako gaien inguruan: ebaluazioa, proiektuen bidezko ikaskuntza, ikaskuntza kooperatiboa, ikasleriaren parte-hartzea, matematika kooperatiboa…

Ebaluazioa ikasketetarako tresna bezala hartuta izan da Jarnunaldi hauen punta-puntako gaia , kalifikazioa hutsaren haratago. Hori dela eta, jardunaldiei amaiera emateko “Dime cómo evalúas y te diré cómo aprenden tus alumnos y alumnas” hitzaldia eskaini zigun ikerlaria, psikologoa eta hezkuntza aholkularia den Carles Monereo Jaunak

Partaide guztiei mila-mila esker! Hurrengo urterarte!
  • Jardunaldiaren bideo guztiak  hemen
  • Jardunaldiaren materialak      hemen

En las jornadas sobre “Buenas prácticas educativas” organizadas por los Berritzegunes de Vitoria-Gasteiz los días 1 y 2 de febrero, (ver programa) 11 centros educativos alaveses compartieron con los más de 300 asistentes experiencias de éxito relacionadas con el aprendizaje basado en proyectos, aprendizaje cooperativo, participación del alumnado, matemáticas cooperativas…

El tema destacado de estas jornadas ha sido la evaluación como herramienta de aprendizaje, más allá de la mera calificación. Por ello, las jornadas concluyeron con la ponencia “Dime cómo evalúas y te diré cómo aprenden tus alumnos y alumnas”, a cargo del investigador, psicólogo y asesor educativo Carles Monereo.

Muchísimas gracias a todos y todas por vuestra participación. Nos vemos el año que viene!
  • Para ver los videos de las Jornadas    aquí
  • La documentación de las Jornadas     aquí 

DIVINO MAESTRO · GORBEIA IKASTOLA | Ginkana matematikoa

“Divino Maestro” eta “Gorbeia” ikastetxeek aurkeztu zuten jarduera hau formatua guztiz malgua dela adieraziz. Izan ere, edozein ikastetxeko behar eta ezaugarriei egokitu daiteke.
Zer dela eta Matematika eta ginkana uztartzea? Helburu nagusia, zalantzarik gabe hauxe da: matematikarako konpetentzia giro ludiko eta kolaboratibo batean suspertzea. Ginkanari esker, Matematika ikasgelatik ateratzen dugu eta konpetentziaren praktikotasuna zein eguneroko jarduerekin lotura azpimarratzen ditugu. Honekin batera, lankidetza biziki bultzatzen dugu. Hau da, ikasleek bere kideekin eta kideengandik ikastea ahalbideratzen dugu.
https://www.youtube.com/watch?v=Fpa9KXJ_bQ4

LANTZIEGO IKASTOLA | Matematika kooperatiboak

Lantziego ikastolak daukan aniztasunetik abiatuta, matematika ikas-irakas prozesua era kooperatiboan bideratzen du emaitza onak eta eraginkorrak lortuz. Ikastolako zuzendariak, Mikelek, klaustroaren izenean, gelan egiten denaren isla argia eskaini zigun, beraien praktika guztiokin partekatuz. Ikas-irakasteko modu horrek ikasleen autonomia eta matematika konpententziaren garapena erreztu egiten duela ikusi genuen eta gelan abian jartzeko erraza.
https://www.youtube.com/watch?v=daE2ozvx2OY

LOPE DE GUEREÑU | Ahozko tailerra

Antonio Lope de Guereñu ikastetxeko irakasleek ahozko tailerretan egiten ari direna azaldu ziguten. Euskararen erabilerarako eta euskararekiko jarrera bultzatzeko tailerrak planteatu dituzte 1. Zikloan; hau da, euskaraz jolasteko.
Irakasleen parte-hartzea eta inplikazioa ezinbesteko da. Zikloko ikasleak nahasten dira 10eko taldeetan. Hori bideratzeko 11 irakaslek parte hartzen dute. Lan honen inguruan informazio gehiago jakin nahi ezkero hemen sakatu.
https://www.youtube.com/watch?v=YiaJEBG_ln0&t=20s

J.M. BARANDIARAN | Proiektuen bidezko ikaskuntza haur hezkuntzan

J.M Barandiaran eskolakoek, Haur hezkuntzan, proiektuka nola lan egiten duten eta prozesu hori urte ezberdinetan nola gauzatu den azaldu ziguten.
Bi proiektu ezberdin aurkeztu zituzten, "Airea eta haizearekin jolasten" 3 urteko gelan eta "Astronautak" 5 urteko gelan.
Beldurrei aurre egiten badiegu, horrela lan egitea posible dela eta oso motibagarria dela , bai ikasleentzat baita irakasleentzat ere, oso ondo erakutsi ziguten.
Beste proiektu batzuk ikusteko: hemen
https://www.youtube.com/watch?v=YowZtZCMPyw

MARIANISTAS | Proiektuen bidezko ikaskuntza

Marianistas ikastetxeko 3. mailako tutoreek, beraien ikasleekin burututako proiektua aurkeztu ziguten: Ornogabeen batzarra. Proiektu honek ikasleen parte-hartzea bideratu du eta aldi berean ikas-irakaskuntza prozesurako estrategia ezberdinak erabiltzeko aukera eman dizkie.
Lan hori aurrera eramateko irakasleen inplikazioa eta koordinazioa handia izan da eta ikasleengan izandako eragina handia eta arrakastatsua izan da.
https://www.youtube.com/watch?v=9bXGA-w2LkY

KOLDO MITXELENA | Euskara batzordea

Koldo Mitxelena Institutuan azken bost ikasturte hauetan Euskera Batzordea eratuta dute eta horren eragina ikastetxe mailan oso nabarmena da. Batzordearen partaidea eta euskerazko irakaslea den Josean Buenok Batzorde honi buruzko zehaztapenak ematera hurbildu zitzaigun. Batzordea, nahiz eta fisikoki batxilergoaren eraikinean egon, institutuaren zokomoko guztiak barneratzeko nortasuna duela eta azken bost urteetan oso eragin handia eta ona izan du gure hizkuntzaren osasunean ikastetxean. Honela frogatzen dute Koldoko ikasleak, bertan sei urte pasatuz gero, doazenean egiten zaien galdetegiaren erantzunek, non gehien goraipatzen dutena institutuak egiten duen euskeraren aldeko lana den.
Hau ez zen posible izango ikastetxearen antolaketa orokorrean Batzordearen zereginak ez baleude barneratuta bertoko beste ezinbesteko zeregin bat gehiago balira bezala, Koldoko sustraietan dagoen zerbait delako.
https://www.youtube.com/watch?v=EsqqdjBhGlU

FEDERICO BARAIBAR | Impulsando la participación del alumnado

El IES Federico Baraibar apuesta por su alumnado y va dando pasos para incorporarlo en diferentes tareas y responsabilidades diarias. Algunos ejemplos de ello son la gestión y dinamización de la web del centro, el proyecto de recuperación y documentación del patrimonio instrumental del instituto, o la incorporación de alumnado como dinamizador de talleres de tarde.
Para sacar lo mejor del alumnado es proporcionarle oportunidades para mostrarlo. Si queremos responsabilidad hay que dar confianza. Si queremos un ambiente cordial es importante propiciar ambientes en que las relaciones entre profesorado y alumnado pierdan verticalidad y ganen en espíritu cooperativo.
Para avanzar en esta línea es imprescindible la complicidad del profesorado, y está siendo inestimable también la implicación de KOKUK, entidad comprometida con el centro, con una pretensión decidida de borrar fronteras entre lo curricular propiamente dicho y las actividades de tarde.
https://www.youtube.com/watch?v=U3-XVOQxzIE

GASTEIZKO SAMANIEGO IPI | Ikasleen arteko elkareragina zizentzia hezkuntzaren bidez

Samaniego IPIa sortu zenetik etengabeko ardura izan da ikastetxea batzea. Batze nahi horretan eragin handia dauka irakasleen arteko koordinazioa eta baita ere ikasleen arteko elkareragina. Marko horretan kokatzen dira ikastetxean martxan dauden hainbat ekimen. Eta ekimen horien artean dute Zientzia hezkuntza proiektua.
Proiektuak ikastetxe osoan, hiru etapetan du eragina, bai irakasleengan eta baita ikasleengan ere. Laborategia, teknologia tailerra eta baratza dira esparru nagusiak.
https://www.youtube.com/watch?v=ODse49DAx0o

APOSTÓLICO SAN JOSÉ | Praktika onak eta ikasleei egokitutako hezkuntza

San José Ikastetxean etengabe ari dira euren proiektua egokitzen ikasleak hiritar arduratsuak izan daitezen. Giza-baloreak eta bizitzarako behar diren konpetentzien inguruan eraiki dute euren ikas-komunitatea.
Garai zailetan, irakasleak ikasleen bidelagun dira. Sakon prestatzen dira gazteak norbere ikasketen arduradun bihurtzeko, euren autoritatea ikasleekin sortzen duten lotura sendoetan oinarritzeko. Taiuz baina ausardiaz ari dira: ikaslea protagonista bihurtzeak proiektuak eta erronkak era kooperatiboan lantzera eraman ditu, ikasgaien arteko mugak apurtzera, espazioak eta ordutegiak berrantolatzera, taldeen egiturak malgutzera, tutoretza lana ikaskide eta irakasle guztien artean egunero egitera… Langraitzera begira jarraituko dugu ez baitiegu mugarik ikusten...
https://www.youtube.com/watch?v=bh65WlAFcwU

EGIBIDE | Proiek2D

Gurekin izan genituen Aitor Ibabe, Teknologia irakaslea, eta Hegoi Urcelay, Historia irakaslea. Biek Jesús Obrero ikastetxean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan lan egiten ari dira.
Proiek2d, Egibiden Proiektuen Bidezko Ikaskuntza ezartzeko programa eta taldea, nola jaio zen, disenuan nortzuk parte hartu duten, egunero nola funzionatzen duten, zein alde onak eta hobekuntza arloak ikusten dituzten eta zeintzuk diren hurrengo urteetarako helburuak azaldu zizkiguten.
https://www.youtube.com/watch?v=o7JxiE14t7A

BERRITZEGUNEA | arab@Prest markoa eta PAMak

Arab@Prest markoaren nondik norakoa azaldu ondoren, ondorengo PAMak (Prestakuntza eta Aholkularitza Moduluak) azaldu ziguten lan taldeen ordezkariek:
  • Proeiktuen Bidezko Ikaskuntza moduloa
  • Konpetentziaka ebaluatuz moduloa
Datorren ikasturtean ikastetxe asko gurekin kontatzea espero dugu !
https://www.youtube.com/watch?v=hRJWs_YvBf0


SAN BIZENTE IKASTOLA | Ebaluazio hezigarria
Gemak, Oiongo San Bizente ikastolaren izenean, azken 5 urte hauetan ebaluazio hezigarrian egindako ibilbidea era bizian eta konbentzimendu osoz aurkeztu zigun. Emanaldian hainbat baliabide erakutsi zizkigun beraien ardatza zein den ikustaraziz. Murgilduta dauden prozesu hau uneoro elikatzen ari dira ekarpenak, aldaketak eta egokitzapenak txertatuz, bizitasuna emanez beraien eguneroko jardunari.
https://www.youtube.com/watch?v=pqbm1a3fza4

CARLES MONEREO | Dime cómo evalúas y te diré cómo aprenden tus alumnos y alumnas
(ikus bideoa)


2017(e)ko urtarrila 24

Ikaskuntza Kooperatiboari aurreneko hurbilketa

Gasteizko berritzegunetan Ikaskuntza Kooperatiboaz arduratzen den lna-taldeak herrialdeko hainbat ikastetxeetan metodologia hori bultzatzen du.

Ikasturteetan zehar, metodologiari buruz nolabaiteko jakin-mina duten irakasle "solteak" ere atenditu nahiean mintegiak eskeini egin dira. 2016-2017 ikasturte honetan, ordea, formatoa aldatu da eta hamar orduko ikastaroa izan da gure proposamena.
Hasiera batean 25 irakaslentzako eskeinia izan zena, izenen emate erritmoa ikusita, handitu genuen eta azkenean 36 izan dira parte hartu duten irakasleak, LH zein DBHkoak.
Ikastaroaren izenburuak oso garbi erakusten duen moduan, 36 irakasle hauek esperimetatu dutena IK mertodologiak dituen alderdi desberdinetara hurbilketa baino ez da izan, baina hala eta guztiz ere talde kohesioa zertan datzan eta nola hobetu ezagutu dute, horretarako hainbat dinamika esperimentatuz, ikasleak nola taldekatu eta ikasgelaren antolakuntzarako estrategiak ikusi dituzte, lan kooperatiboa nola egituratu jakin dute eta horretarako hainbat egitura eta teknika praktikatu ere. Azkenik, taldean lan egitea nola irakatsi daitekeen ere, beste eduki bat balitz bezala, landu dute.
Lau saio presentzial izan dira. Bosgarren bat norberak gelan dinamika zein egitura kooperatiboren baten bat inplimentatzekoa delarik.
Azken saioan gelako esperinetzi horien trukatzea izan genuen eta esan dezakegu oso saio emankorra eta atsegina izan zela.
Beno: "amua" uretan dago... jasotako ebaluazioaren arabera, orokorrean, oso gustora egon dira eta areagotu nahi genuen jakin-min hori handitu omen da. Datorren ikasturterako hazi hori hainbat ikastetxetan hozitzea espero dezagun.
Azken saioan lan-taldeek sorturiko irudiak


2016(e)ko abendua 23

Los problemas de audición en la infancia y pautas de intervención en el aula para los educadores. 1º F.P.


El pasado 14 de Diciembre a las 10:00 horas, la Coordinadora del Servicio de atención a alumnado con sordera de Álava impartió al alumnado del ciclo formativo de grado superior en educación infantil del centro Presentación de María la charla "Los problemas de audición en la infancia y pautas de intervención en el aula para los educadores"





21 alumnos-as del ciclo participaron activamente de las explicaciones y pasaron dos horas en un ambiente relajado y con gran interés por todo lo mostrado: vídeos, casos reales, presentaciones...

Finalmente realizaron un vídeo en Lengua de Signos para mostrar el respeto e interés por está lengua propia de la Comunidad Sorda.



2016(e)ko abendua 15

HH-LH eta BHko zuzendarien mintegiak | abendua


Abenduaren 1ean eta 15ean, HH-LH-BHko zuzendarien mintegietan, «arab@prest» markoaren barruan, Proiektuen Bidezko Ikaskuntza metodologia landu genuen Prestakuntza eta aholkularitza moduloa (PAM) planifikatzen ari diren Berritzegune hauetako taldekideekin.
Erabilitako material guztiak zuzendari.net atarian aurki ditzakezue, mintegia atalean hain zuzen ere (sakatu hemen).